ONDOKO BILKURA

---------------------------------------- ONDOKO BILKURAK : OTSAILAREN 3AN GARAZIKO IKASTOLAN 20.30ETAN-------------------------------------------

11ko Abenduko bilkura

12 12 02ko bilkuraren bilduma

Ostirala, abendoaren 2an 20.30etatik 23.30etara bildu gira. Oihartzun, Gaztetxea, Garaztarrak, Eskualdun gazteria et Garaziko ikastola elkarteak ziren.

GOMITA
Laburpena:
Bilkura hasi aitzin, Mattin Bachok Gidaritza Batzordearen izenean Baxe nabarreko euskararen hamabostaldiaren aurkezpena egin du. Urtero bezala euskararen eguna egiten da eta aurten Donibane Garazin izanen da. Mattinek 15taldiarentzat garaziko elkarteek ekintza bat euskaraz proposa dezaten nahi zuen. Ekintza hori maiatzaren 14tik 27ra izanen da. Antolakuntzan parte hartzeko ondoko hitzordua Urtarrilaren 13an Izuran 20.30etan da.

Xukarazen hautua:
Bere aurkezpenaren ondotik pixka bat eztabaidatu dugu. Bi aterbide dira: elkarte bakotxak bere aldetik egiten du edo xukarazen izenean barnean diren elkarteek elgarrekin egiten dute. Eztabaida idekia da oraino.

XUKARAZ

EGUNAREN ORDUTEGIA (finkatua da ez da gehiago mugituko)
Data atxiki dugu: Urriaren 27an
Orduak: goizeko 7etatik biharamuneko goizeko 3ak arte.
Egitaraua:
7.30etan: Gosaria
8.30etan: 3oreneko mendi ibilaldiaren abiatzea eta merkatua
9.30etan: 2oreneko mendi ibilaldiaren abiatzea eta merkatua
11.30etan: Ibilaldi guzien heltzea. Euskaldunak D. Garazira! (Animazioak eta aperitifa)
13etan: Bazkaria
17etan: Pilota partida eta antzerkia
19.30etan: Aperitifa pintxoekin herriko plazan
22etan: Kontzertuak

KOMUNIKAZIOA
Hori kudeatzeko enpresa bati  galdegin diogulako debisaren bea gira.

ANTOLAKUNTZA
Komunikazioa, bazkaria, pintxoak eta aperitifak beste elkarte edo enpresei prestarazten ditugu. Mendi ibilaldia, antzerkia, pilota partida, kontzertuak eta aperitifa denboretako animazioak gure gain gelditzen direlako “Xukakaraz” elkarteak laguntzaileak atzeman behar ditu

HELDU DEN BILKURARENTZAT
Debisak beharko ditugu. Diru laguntzen dosierrak instituzioetan igortzeko prest izan beharko dira.

HELDUEN BILKURAREN HELBURUA
Diru laguntzaren dossierrak onartzea ala ez.
Prestakuntzaren lan taldeak agerraraztea ondotik prestakuntzaren lanaren banaketa egiteko.
Euskararen egunarentzat zer erabakitzen dugu?

HELDU DEN HITZORDUA
Urtarrilaren 6an arratseko 8.30etan Garaziko ikastolan.