ONDOKO BILKURA

---------------------------------------- ONDOKO BILKURAK : OTSAILAREN 3AN GARAZIKO IKASTOLAN 20.30ETAN-------------------------------------------

Azken bilkurak

12 01 06ko bilkuren bildumak


1.BILKURA
Ostirala, urtarrilaren 6an 11etatik 14etara bildu gira. EKE, B.Nko herri antzokia eta xukaraz elkarteak bildu dira.
     
EKEren diru laguntzik gabe egoitea ez da posible. Gure proiektua defenditzeko Ekerekin mintzatzeko bildu gira. Mintzatu ondoren Ekek artistak jinarazteko lagunduko gaituela eran dauku.
Momentu berean B.Nko herri antzokia hor baitzen proiektua aurkeztu diogu. Haiek proiektu hori martxan zela ez zekitelako kutur lan taldea eta Galan jaunari hitz ordu bat galdegiteko e-mail bat igorri genuela esplikatu diogu. Bainan iduriz ez dute deus jakin. Haiekin partaidetzarentzat berriz mintzatu beharko dugu. Han artean Jonek (B.Nko herri antzokiaren egitarauren kudeatzailea) Galan jaunarekin mintzatuko zuela eran du. Afera segitzeko da.
Hortik ateratzean bi gauzak ziren:
  • Lehenik Frantxoa Maitiarekin (EEPren lehendakaria) hitzordua hartu behar dugu. Pantxoa Etxegoin (EKEren xuxendaria) kurantean utzi beharko dugu berak gure hitz ordua ahal bezain laster ukaiteko lagunduko gaitulako.
  • Bigarrenik Herri elkargoari hitzordua finkatu beharko dugu.


2.BILKURA
Ostirala, urtarrilaren 6an 20.30etatik 22.00etara bildu gira. Gaztetxea, Garaztarrak, Eskualdun gazteria et Garaziko ikastola elkarteak ziren.

DOZIEREN SEGIDA
EKE: gure doziera ez dute hartu beraz ez dugu diru laguntzik ukanen.
EEP: Otsailaren bukaerako EEPri doziera eman beharko dugu. Patrik holandara joaten baita hori prestatzea norbaitek beren gain hartu beharko du. Ala ere gure proiektua defenditzeko otsaila aitzin Frantxoa Maitiarekin (EEPren lehendakaria) hitz ordu bat hartuko dugu.

KOMUNIKAZIOA
Agotegainak prezio idei bat eman dauku. gure hautuak egin ondoren debisak galdeginen ditu eta egiazko prezioak emanen dauzku. Diruaren araberan hautatuko dugu nahi duguna.
    

Ondoko bilkura otsailaren 3an izanen da Garaziko ikastolan 20.30etan